24 HORAS, 365 DÍAS, 35 AÑOS (24 ORDU, 365 EGUN, 35 URTE)

Hala du izena modu gizatiarrago batean eta protagonista zuzenen bitartez -langileak eta pazienteak- euskal osasun zerbitzuaren iragana eta oraina jasotzen dituen film dokumentalak.

Osakidetza 1983an jaio zen, eta ordutik etengabe garatuz joan da. Hain zuzen ere, haren 35. urteurreneko ospakizun-ekitaldien artean kokatzen da dokumental hau.

Hiru hamarkada baino gehiagoz euskal herritar guztiok bizi izan ditugun mugarriz betetako bizitzaldia jasotzen du. Eta aurrerantzean ere holaxe gure ondoan izango ahal da!

Kontakizun dokumental honen protagonistak beren istorio pertsonalengatik dira erakargarriak, baina baita gogora ekartzen dizkiguten oroitzapenengatik ere.

Hainbat une ezberdinetan Osakidetzaren zerbitzuak erabili dituztenen lekukotasunak dira, euskal osasun zerbitzuaren historiako mugarriak ezagutu dituztenenak hain zuzen.

Etapa ezberdinak dira, gertakari zehatzak… gure pertsonaien bizitzetan irristatzen direnak.

ZUZENDARIAK: Maite Ibañez, Begoña Atin

ERREALIZADOREA: Imanol López

GIDOIA: Maite Esparza, Maite Ibañez

PRODUKTOREA: Miren Esparza

Generoa: Dokumentala

Iraupena: 60 minutu

Emisioa: Etb1 – Etb2

Ordu-tartea:

Urtea: 2018

Bezero hauentzat egindako produkzioa: