Lege oharra
January 11, 2019 2020-01-30 21:35Lege oharra
Honako lege ohar honen bitartez, New Digital Media Euskadi S.L.-k Interneten https://newmedia.eus URL helbidean (aurrerantzean, webgunea) irisgarri eta erabiltzaileen esku jartzen duen webgunera sartzeko eta gunea erabiltzeko baldintza orokorrak arautzen ditu.
Webgunea erabiltzeak lege ohar honetan zehaztutako xedapen guztien eta bakoitzaren onarpena dakar inolako erreserbarik gabe. Horregatik, gure webgunearen erabiltzaileak lege ohar hau arretaz irakurri behar du webgunea erabiltzeko asmoa duen aldiro, beronen testuak aldaketak jasan ditzakeelako bai webgunearen jabeak hala erabakita, bai legea edo jurisprudentzia aldatu direlako, edo enpresaren jardunbidea aldatu egin delako.
1.- WEBGUNEAREN JABETZA
Sozietate-izena: New Digital Media Euskadi S.L.
Titularraren izena: Begoña Atín
Egoitza soziala: Morgan kalea, 2A, 2. B
Herria: Bilbo
Probintzia: Bizkaia
P.K.: 48014
IFZ/NAN: B95837654
Harremanetarako telefonoa: 944716279
Posta elektronikoa: info@newmedia.eus
Erregistroko datuak:
2.- HELBURUA
Webguneak erabiltzaileen esku jartzen ditu New Digital Media Euskadi S.L.-k interesa duten pertsona eta erakundeei ematen dizkien zerbitzuak eta informazioa.
3.- WEBGUNERA SARTZEA ETA ERABILTZEA.
3.1.- Webgunearen sartzea eta erabiltzea doakoa da.
Webgunera sartzea eta berau erabiltzea doakoak dira erabiltzaile guztientzat.
3.2.- Erabiltzaileen erregistroa.
Oro har, webgunera sartzeko eta bera erabiltzeko, erabiltzaileei ez zaie eskatzen harpidetzea, ezta erregistratzea ere.
4.- WEBGUNEAREN EDUKIAK.
Webgunearen titularrak euskara, gaztelera eta ingelesa erabiltzen ditu. New Digital Media Euskadi S.L.-k ez du erantzukizunik hartzen erabiltzaileak webguneko hizkuntzak ez jakiteagatik edo ez ulertzeagatik, ezta horrek eragin litezkeen ondorioez ere.
New Digital Media Euskadi S.L.-k aurrez abisatu gabe alda ditzake webguneko edukiak, baita beroriek ezabatu edo webgune barruan lekuz aldatu, eta berorietarako sarbidea aldatu, libreki eta inolako azalpenik eman gabe, eta horiek guztiek erabiltzaileei sor dakizkiekeen ondorioen erantzukizunik ez du hartuko.
Debekatuta dago New Digital Media Euskadi S.L.-ren baimenik gabe webgune honetako edukiak erabiltzea norberaren edo beste inoren informazioa edo publizitatea sustatzeko, kontratatzeko edo zabaltzeko, eta modu berean, galarazita dago webgune honetan erabiltzaileen esku jartzen diren zerbitzuak eta informazioa baliatzea publizitatea edo informazioa igortzeko, erabilera doakoa izan zein ez.
Hirugarrenek euren web-orrietan gune honetara zuzenduta txertatzen dituzten lotura eta hiperestekak web-orri osoa irekitzeko soilik izango dira, eta ezin adieraziko dute inola ere, ez zuzenki ez zeharka, aipamen faltsu, oker edo nahasgarririk, ezta New Digital Media Euskadi S.L.-ren kontrako ekimen desleial edo legez kontrakorik abiatu ere.
5.- ERANTZUKIZUN MUGATUA.
Webgunera sartzea zein bertan dagoen informazio guztiaz egin daitekeen erabilera ez-baimendua, halakorik egiten duenaren erantzukizuna izango dira eta ez beste inorena. New Digital Media Euskadi S.L.-k ez du inolako erantzukizunik hartuko halako sarbide eta erabilerengatik sor daitezkeen ondorio, kalte eta galerengatik. New Digital Media Euskadi S.L.-k ez du inolako erantzukizunik hartuko izan daitezkeen segurtasun-akatsengatik, ezta erabiltzailearen sistema informatikoan gerta daitezkeen kalteengatik (hardwarean zein softwarean) eta berean gordetako fitxategi eta dokumentuetan, honako arrazoi hauengatik gertatzen baldin badira:
– erabiltzaileak webguneko zerbitzuak eta edukiak atzitzeko erabilitako ordenagailuan birusa egotea,
– nabigatzailea gaizki funtzionatzea,
– edo/eta nabigatzailearen bertsio ez-eguneratuak erabiltzea.
New Digital Media Euskadi S.L.-k ez du ziurtatzen bere webgunean beste web batzuk irekitzeko txertatu diren hiperestekak fidagarriak direla eta azkar funtzionatuko dutela. New Digital Media Euskadi S.L.-k ez du esteka horien erabilgarritasuna bermatzen, eta ez du hartzen ez esteka horien bidez erabiltzaileak atzitu ditzakeen eduki eta zerbitzuen erantzukizunik, ezta web horien behar bezalako funtzionamenduarena.
New Digital Media Euskadi S.L.-k ez du erantzukizunik hartuko bere webgunera sartzean edo bere webgunetik beste web batzuetara igarotzean erabiltzaileen ordenagailu eta sistema informatikoak hondatu ditzaketen birus eta bestelako programa informatikoen egindako kalteengatik.
6.- COOKIE TEKNOLOGIAREN ERABILERA.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Kontsultatu gure Cookie politika. Bertan adierazten denez, erabiltzailearen konfidentzialtasuna eta intimitatea une oro errespetatzen ditugu.
7.- JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA.
Webgune honen eta bertako eduki guztien jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak New Digital Media Euskadi S.L.-renak dira. Webgune honen eta bertako edukien erabilera pertsonal eta pribatua bakarrik baimentzen da. Bestelako erabilera guztiak, web osoa zein zati bat kopiatzea, erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea eta antzeko beste edozein ekintza guztiak berariaz gordeta daude, beraz, inongo erabiltzailek ezingo du halakorik egin New Digital Media Euskadi S.L.-ren aldez aurreko baimen idatzia izan gabe.
8.- PRIBATUTASUN POLITIKA ETA DATUEN BABESA
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ezarritakoa betez, New Digital Media Euskadi S.L.-k gure enpresa-bezeroek ematen dizkiguten edozein eratako datu pertsonalen babesa eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu.
Gure enpresa-bezeroek New Digital Media Euskadi S.L.-ri edo beronen langileei emandako datu guztiak izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatu batean sartuko dira. Fitxategia New Digital Media Euskadi S.L.-k sortua da eta haren ardurapean mantentzen da, eta erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak emateko ezinbesteko datuak biltzen ditu.
Emandako datuak Segurtasun Neurrien Erregelamenduaren arabera tratatuko dira (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua). Horretarako, New Digital Media Euskadi S.L.-k legeak eskatzen dituen babes-neurriak hartu ditu, eta bere eskura dauden baliabide tekniko guztiak ezarri ditu datuon galtzea, oker erabiltzea, eraldatzea eta baimenik gabe hirugarrenek atzitzea eragozteko. Hala ere, erabiltzaileak kontuan izan beharko du Interneten segurtasun-neurriak ez direla beti guztiz gaindiezinak. Erabiltzaileak inoiz bere datu pertsonalak beste hirugarren erakunde batzuei ematea onartuko balu, lehenago zer datu lagako diren jakinaraziko diogu, fitxategiak zer helburu duen eta datu-hartzailearen izena eta helbidea ere emango dizkiogu, hark zalantzarik gabe eman dezan bere baimena.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabrea, erabiltzaileak eskubidea du bere datu pertsonaletara sartzeko, datu okerrak zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko. Horretarako, guregana jo beharko du helbide elektroniko honetan: info@newmedia.eus
9.- LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA.
Lege ohar hau indarrean dagoen lege espainiarrari jarraitzen dio, eta beraren arabera interpretatuko da. New Digital Media Euskadi S.L.-k eta erabiltzaileek adosten dute webgunea erabiltzeagatik -bertan sartzea eta nabigatzea barne- sor litezkeen gatazkak ebazteko erabiltzailearen bizilekuko epaitegi eta auzitegien mende jarriko direla, eta beste zeinahi forori uko egingo diotela. Erabiltzaileak bere bizilekua Espainiatik kanpo izan ezkero, New Digital Media Euskadi S.L.-k eta erabiltzaileak adosten dute sor litezkeen gatazkak ebazteko New Digital Media Euskadi S.L.-ren helbide sozialeko epaitegi eta auzitegien mende jarriko direla, beste zeinahi forori uko eginda.