BIBA ZUEK! ETB1eko arratsaldeetako arrakasta haundiko programa

BIBA ZUEK! ETB1eko arratsaldeetako arrakasta haundiko programa

biba zuek

2020ko irailetik, Biba Zuek! etb1eko arratsaldeetan arrakasta handiko saioan bihurtu da. Gure talk show-a da, zuzenean, astelehenetik ostiralera, 18:00tik 20:00ra.

Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak aurkeztuta, modu entretenigarrian aztertzen ditu kalean hitz egiten diren gai guztiak. Baditu: zuzeneko emanaldiak, euskal gizarteko pertsonaia garrantzitsuei egindako elkarrizketak, kolaboratzaile talde txikia baina jatorra, eta batez ere, entzule leialak. Gure fideltasuna %25 ingurukoa da, hau da, arratsaldeetan etb1ekin konektatzen diren 4 pertsonatik 1 gurekin geratzen da programaren amaierara arte. Eta hori, 120 minutu direla!

Denboraldi honetan, etb1eko datua lau aldiz handiagoa da emisio eta tarte berean, eta eguneko audientziari %10 ematen du.

Biba Zuek! Gaur Egun 2 gaueko albistegirako access edo sarbide paregabea bihurtu da.

Otsailaren 19an lortu genuen urteko daturik onena: %5,3ko kuota, 25.000 ikusle eta %65eko fideltasuna. Otsailaren 24an, berriz, %5eko kuota, 22.00 ikusle eta %73,6ko fideltasuna.

Olatu ona harrapatu dugu, eta lau haizeetara zabaldu nahi dizuegu… BIBA ZUEK!

 

Leave A Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Instagram

Categories

  • No categories

Archives