NARCOS Y GUERRA SUCIA (NARKOAK ETA GERRA ZIKINA)

Euskadi, 80ko hamarkada. Estatuak heroina arma gisa erabili zuen gazte-borrokaren kontra? Aberasteko asmoz egindako ustelkeria ekintza baino ez zen? Ala urrunago zihoan? Drogarekin trafikatzea onartu zuten terrorismoaren aurkako informazioaren truke? Intxaurrondo, Galindo teniente koronela, Navajas-en txostena eta gerra zikina dira gure herriaren historiako garairik beltzenetako baten protagonistak.

«Narcos y guerra sucia» dokumentalak narkotrafikatzaile, polizia, abokatu, kazetari, psikiatra eta ikertzaileen lekukotasunak bildu ditu, eta Estatuaren segurtasun-indarren eta narkotrafikoaren arteko harremanei buruzko dokumentu garrantzitsuak azaleratu ditu.

ZUZENDARIAK: Begoña Atin, Maite Ibañez

ERREALIZADOREA: Monike Viso

GIDOIA: Begoña Atin, Maite Esparza

PRODUKZIOA: Miren Esparza

Bezero honentzat egindako produkzioa:

Generoa: Ikerketa dokumentala

Iraupena: 62 minutu

Emisioa: Etb2

Ordu-tartea: Prime time

Urtea: 2019