POR DERECHO PROPIO. El concierto económico vasco

LEGEZ DAGOKIGULAKO. Euskal kontzertu ekonomikoa

Euskal kontzertu ekonomikoaren 140 urteko bizialdiari -1878tik 2018ra arteko urteei- errepasoa egiten dio dokumental historiko honek. Hastapenen bila joz gero, foruek Erdi Aroan dute jatorria. Arau multzo bat ziren, eta Europako lehen sistema demokratikoetako baten oinarria.

Euskal kontzertu ekonomikoari estereotipoez eta salaketez jazartzen diote. Sarri erasotzen diote, baina ezjakintasunagatik da. Dokumental honek erantzunak bilatzen ditu, datu zehatzak ematen ditu, gertakariak ikertzen ditu, benetako protagonistengana jotzen du, eta denboran zehar haren patua baldintzatu duten egoera politiko ezberdinak aztertzen ditu.

Film dokumental bat da: fikzio historikoa historialarien elkarrizketekin uztartzen ditu, eta espainiar trantsiziotik  gaur egunera arte kontzertuaren bilakaeran eragina izan dute protagonisten kontakizunekin.

ZUZENDARIAK: Maite Ibañez, Begoña Atin

ANTZEZLEA: Urko Olazabal

ERREALIZADOREA: Imanol López

GIDOIA: Maite Ibañez, Maite Esparza

PRODUKTOREAK:  Miren Esparza, Begoña Atin

ARGAZKI ZUZENDARIA:  Gaizka Bourgeaud

4 ATAL FUNTSEZKO:

Formatua: Ikerketa dokumentala

Iraupena: 60 minutu

Emisioa: Etb2

Ordu-tartea:

Urtea: 2018