EZ DA POSIBLE

EZ DA POSIBLE!

‘Ez da posible!’ Euskal Telebistako artxiboa arakatzen duen programa da. ETB 1982ko abenduaren 31an piztu zen lehenengoz eta orduz geroztik 13.600 egunetik gora daramatza etengabeko emisioan. Zenbat harribitxi ote daude bertako artxiboan…

“Ez da posible!”k, era dibertigarri batean, telebista publikoaren momenturik onenak errepasatzen ditu, gaur egungo perspektibatik begiratuta: ETBren historia, euskal ospetsuen ibilbideak, debutak, famatuen txikitako irudiak, azken lau hamarkadetako kontzertuak … Famaturen bat edo beste urduri jartzea ere lortzen du.

Ikusleek memorian iltzatuta zituzten, dagoeneko gogoratzen ez zituzten edota sekula emititu ez diren momentuak errepasatzen dira saio entretenigarri honetan. Umorea da saioaren ardatza eta sekzio ezberdinen ditu artxiboko irudiak erakusteko. Esaterako: “txikikeriak”, “musikaldia”, “top-topa”, “toma faltsuak”…

Hori bakarrik ez, izan ere, ikusleek ere parte hartzeko aukera dute. Sare sozialen bidez programarekin kontaktuan jarri eta irudiak eskatzeko aukera dute. Dudarik gabe familia osoak elkarrekin disfrutatzeko programa da!

UNA PRODUCCIÓN DE

Género: Nostalgia archivo
Duración: 15 min diarios / 60 min semanales
Emisión: Etb1
Franja: Access prime time
Temporada: 1 en emisión