ORIGEN (Jatorria)

Historian eta mendeetan zehar, milaka euskaldunek Euskal Herritik kanpora joan behar izan dute bizimodua ateratzera. . Orain, berriz, geu abiatu gara munduan barrena haien arrastoari segika, beren ondorengoei euren sustraietara, euren jatorrira bidaiatzeko eskaintzera.

Nolakoa izango da ezagutzen ez dituzten senideekin berriro  elkartzea? Zer sentituko dute euren arbasoen sorterria bisitatzean? Noraino eramango ditu euren familia-jatorrian arakatzeak? Zer istorio eta abentura ekarriko dizkie ikerketak?

Gure protagonistak beren arbasoak emigratu behar izan zuen lekutik milaka kilometrora bizi dira, eta hala ere, hainbeste urte joanda ere eta hain urrun egonagatik ere, oso harreman estua eta sakona sentitzen dute euren sustraiekiko, oso lotuta sentitzen dira.

Ikerketa historikoa bizipen sorta baten abiapuntua izango da, eta sorterriarekiko identitate-sentimendu horretaz gozatzera, hunkitzera eta partekatzera eramango ditu.

Web-orria: Programak ikusi

Bezero honentzat egindako produkzioa:

Formatua: Egitate saioa

Iraupena: 70 minutu

Emisioa: Etb2

Ordu-tartea: Prime timea

Denboraldiak:

Atalak: 6

Urtea: 2016