Euskal Herriko margolari amateur hoberenaren bilaketa hasi da! ARIMAREN MARGOLARIAK, adin eta estilo ezberdineko 8 lehiakide euskaldun.
Artea euskal kulturan erroturik dago hasieratik.
Gure artistei eta lurraldeei omenaldi bat egiteko helburuarekin, bidaiari ekingo diogu Euskal Herri osoan zehar atal bakoitzean jorratuko dugun gaiaren arabera: parte-hartzaileek Pasaia eta Ondarruko kolore urdinarekin margotu beharko dute, baita Gernikako bonbardaketako kolore beltzarekin, edota Zugarramurdiko su gorri biziarekin.
Gure lehiakideen arimak ez dira noraezean ibiliko. 3 gidari izango dituzte, Euskal Herriko arte garaikidearen ordezkariak: Jorge Malkorra, psikologian lizentziatua, txikitatik jakin izan du bizitzari kolorea ematen; Arantza Orbegozo, energia amaigabeko emakumea, erretratu eta muraletan jaioa; eta Koldobika Jauregi, arte plastikoetan ez ezik, ikus-entzunezkoetan ere esperientzia handiko artista. 3 maisu hauek osatzen dute saioko epaimahaia.
Bizitzak ematen dizkizun kolore guztiak erabiltzen irakatsiko dizu!
UNA PRODUCCIÓN DE
Formato: Reality Duración: 60 minutos Emisión: Etb1 Franja: Prime time Capítulos: 8 Año: 2019